Zure animaliarik gogokoena babestu dezakezu haien mantentzean parte hartuz (elikagaiak, botikak, instalaziomantentzea), egokia iruditu eta zure eskura dagoen kantitatea emanez.
Jarraian, ordainketa egiteko kontu korrontea ageri zaizu. Halaber, Basondora zatozen hurrengo bisitan ere egin dezakezu:
Kontukorronte zenbakia: 30350022430220071943.
*Transferentzia bat eginez gero, zure izena eta babestu nahi duzun animalia kontzeptu gisa jartzeaz ez ahaztu.
Nahiz eta gure lan nagusia hezkuntzara bideratuta dagoen, basa faunaren errekuperazioan ere aritzen gara. Alde batetik, animalientzako babesleku gisa funtzionatzen dugu. Bestetik, Europako espezie ezberdinen kontserbazio proiektuetan parte hartzen dugu, bisonte europarra edota otsoa kasu. Etorkizunean, gatibutzan erreproduzitutako espezie mehatxatu ezberdinen birsartze proiektuetan parte hartzeko asmoa dugu.
Baliabide mugatuak dituen entitate txiki bat gara. Boluntario desinteresatu batzuen ahaleginari esker bizi gara: albaitaritza, biologia, ingurumenkudeaketa, lorezaintza... ikasleak edota euren denbora librean natura maite dutenen laguntzari esker. Edozein laguntza da ongi etorria. Ideia edo iradokizunik izanez gero, ez izan zalantzarik gurekin harremanetan jartzeko.
Basondoren lagun egin zaitez edota zure lagunetako bati opari bat egin. Zure laguntzarekin proiektuan lan egiten jarraitu ahal izango dugu, zu ere proiektuaren parte izanda.
Urteko kuota honek, urte osoan zehar nahi dituzun bisita guztiak egiteko aukera ematen dizu. Gainera, fundazioak burutzen dituen jarduera guztiei buruzko informazioa jasoko duzu: boluntariotza, hezkuntzatailerrak, hitzaldiak...
Basondoren laguna izanda, fauna eta euren habitata kontserbatzen lagunduko duzu.
Basondoko lagunaren karneta:
Umeen kuota: 20 euro/urte
Norbanakoen kuota: 30 euro/urte
Familia kuota: 60 euro/urte
Jar zaitez gurekin kontaktuan ondorengo helbide elektronikoaren bidez: