Gehiengoa asfaltatua daukan ibilbide zirkularretik, animalia eta naturaz gozatu eta ikasteko aukera edukiko duzue.
Ibilbideak ez du kilometro eta erdi baino gehiago eta ingurutik ibiltzea oso erraza da.
Santimamiñen_
Hurbil dagoen Santimamiñeko kobak bisonte, orein, hartz, ahuntz eta zaldi basatien margoak ditu. Historiaurrean, bisonteak oso ugariak ziren Europan, baina desagertzen joan ziren, XX.mendean banakoak baso kaukasikoetan soilik mugatzen ziren arte.
Egun, Europako animalia basatirik handienaren ale batzuk, iraganeko benetako erlikia bat dena, Basondoko zelaietan larratzen aurki ditzakegu, Europako espeziearen kontserbazio programaren baitan.
Erakusketak_
Bisitaldia erakusketa ezberdinekin biribiltzen da. Harrera eraikinean, erakusketa eta ikus-entzunezko batek Urdaibaiko padurako bizitza, hegazti migratzaileak... azaltzen dituzte.
Erakusmahaian, animalien oinatz zein aztarnei buruzko informazioa aurkitzen da.
Denda_
Gure dendan, Basondoko logotipoa duten mota guztietako opari eta oroigarriak erosi ahal dira: kamisetak, jolasak, peluxeak... Produktu hauek erosita, gure proiektuaren helburuak betetzera laguntzen gaituzu.
Taberna_
Gure instalazioen barruan, terraza duen taberna txiki bat daukagu, bidean geldialdi bat egin eta atseden hartzeko oso egokia dena.
Saioa eta zure lehentasunak mantentzeko, erabiltzailearen esperientzia pertsonalizatzeko eta webgunearen erabilerari buruzko estatistikak lortzeko, gure webguneetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea onartuko duzu.