Basondo Refugio de fauna Babeslekua Urdaibai

Guri buruz_

Basondo, Refugio de Fauna Urdaibai

Basondo_

Basondo basa­faunaren babesleku bat da, zoologiko batekin alderatuz guztiz ezberdina dena.

Bertoko instalazioetan gure inguruko animaliak aurkituko dituzue, hala nola, orkatzak, basurdeak, oreinak, azeriak, basakatua... gehienak Berreskuratze Zentro ezberdinetatik etorritakoak. Ia guztiak atzeraezinak diren kalte batzuk dituzten animaliak dira, eta beraz, ezinezkoa da eurek naturara berriro birsartzea.

Basondon zaindu eta sentsibilizazio zein ingurumen­hezkuntza lanak burutzen ditugu.

Bisitan hurbiletik behatu ahal izango dituzuen beste espezie batzuk, ez daude gaur egun gure lurraldean, otsoa, katamotzak edota bisonteak kasu, gure basoetako antziako biztanleak eta gaur egun Euskal Herrian desagertuak direnak.

Landabere Ingurumen Elkartea bezalako entitateen laguntzari esker, hainbat zabalpen eta argitalpen­zereginak burutzen ditugu, azokak, tailerrak eginez...

Saioa eta zure lehentasunak mantentzeko, erabiltzailearen esperientzia pertsonalizatzeko eta webgunearen erabilerari buruzko estatistikak lortzeko, gure webguneetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea onartuko duzu.

Aceptar