Basondo Refugio de fauna Babeslekua Urdaibai

Bisitak_

Basondo, Refugio de Fauna Urdaibai

Norbanakoak_

Harrera eraikina parkeko sarrera da ere eta, bertan, azken gertakizunen berri emango dizuegu. (jaiotzak, espezie berriak...).
Ibilbidean zehar, animalia bakoitzari buruzko datu esanguratsuenak topatuko dituzu panel informatiboetan (banaketa, kontserbazio egoera, ohiturak, elikadura...). Horrez gain, zu laguntzeko zein zalantzak argitzeko prest egongo gara momentu oro.

Taldeak_

Taldeentzako aldez aurretik antolatutako bisitak dira egokienak Basondo ezagutzeko; ibilbide osoan zehar animalien inguruko ezaugarri oro azaltzen joango den gida baten laguntzaz baitoaz. Halaber, honek zenbait animalia ukitzeko aukera ematen du.
Bisita gidatuak euskeraz zein gazteleraz egiten dira.
Sarrerei dagokionez, prezioa banakakoa izango da (8€ nagusi , 5€ ume bakoitzeko) eta gidaren kostua 35 eurokoa izango da (aukerakoa). Dena den, kontutan izan behar da 20 pertsona baino gehiagoko taldeentzat doakoa izango dela.

Ikasleak_

Basondoko jarduera nagusia eskolekin egiten diren bisitak dira. Ingurumenean bertan naturari buruzko azalpen ezberdinak taldearen adinari egokituta ematen dira (haur zein nerabeak), euskaraz zein gazteleraz, aldi berean animaliekin kontaktu zuzena edukitzea ahalbidetzen dela.
Bisitak goizekoak edota egun osokoak izan daitezke, azkeneko honetan arratsaldean zehar landa praktika ezberdinak egiten direlarik.
Prezioa umeko 5 eurokoa da lehenengo kasuan, eta bigarrenean 7 euro.

Aholku eta arauak_

Talde eta ikastetxeen bisitetan, komenigarria da bisita aldez aurretik prestatzea, fauna autoktonoaren zein hauen kontserbazioari buruzko edukiak prestatzeko helburuarekin.
Basondo ez da zoologiko bat, faunaren aterpe bat baizik, berreskuraezinak diren animalientzako etxe bat; Animalia asko Berreskuratze Zentroetatik datoz eta bizitza libre bat egiteko ezinduak dira edo gatibutza hazkuntza programa baten barnean daude. Horregatik ezinbestekoa da momentu oro haiekiko errespetuzko jarrera bat mantentzea.
Gomendagarria da haurrei ondo azaltzea Basondon ezin dela oihukatu, korrika egin edota jarrera zakar eta oldarkorik izatea.
Era berean, ezin da ahaztu basoko animaliak direla. Ezin da inolaz ere bidetik atera, ezta hesietan jarri edota animaliak dauden guneetan ezer sartu. Nahiz eta parkeak segurua izan, ezin da arduragabekeriarik egin.

Saioa eta zure lehentasunak mantentzeko, erabiltzailearen esperientzia pertsonalizatzeko eta webgunearen erabilerari buruzko estatistikak lortzeko, gure webguneetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea onartuko duzu.

Aceptar